XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(..) eta bizidunei dagokienez, eskubideak murrizten hasi zaizkie tabernetan edo okulisten kontsultetan:
Debekatua dute bizikletek barrura sartzea
Egun abangoardiako poema bat egin nahi duenak, mekanikagintza laudatu nahi duenak, bizikleta dizu gaia Kuban, oda bat eskainiko ziokeen egun Maiakovskik bizikletari, eta ez Lada autoari edo Kama kamioiari.
Espaloikoaren eta estratakoaren arteko hibrido zoragarria duzu txirrindularia, zentauro moderno bat, mitologiaren beharrik gabe, bera baituzu jainko eta biktima aldiberean.
Familia ere, etxean baino lehen, bizikleta gainean biltzen zaizu, barran ezarririko zurezko aulkitxoan alaba, aita pedalei eragiten eta atzean ama... besoetan daramanari titia ematen!
Eta Salvat-Papasseitek Bartzelonako tranbian moldatu zuen poemaren antzekoa egin dezakezu zuk Vedadoko 15 eta H-an:
Eta irribarre egiten duzue oinezkook estanpa ikusirik (esnea zuriago haragi beltzean), eta kubatarrak diren oinezkoek ez dizute piroporik bota gabe pasatzen uzten (